Metalaren eraldaketa
Metalaren eraldaketa
METALAREN ERALDAKETARAKO NEURRIRAKO KONPONBIDEAK
Materialen fabrikazio eta mekanizaziorako laguntza teknikoa.
Prozesuen integrazioan oinarritutako produkzio-gaitasuna eta malgutasun handia daukagu. Hainbat materialen fabrikazio eta mekanizazio prozesuetarako konponbideak eskaintzen ditugu, hala nola kobrea, karbono altzairuak, altzairu herdoilgaitzak, latoia, aluminioa, brontzea, alpaka eta POM.
Neurrira egindako zerbitzuen artean, diseinu, prototipo eta industrializazio zerbitzuetarako asistentzia ere eskaintzen dugu. Horrela izanik, trazabilitate osoa lor dezakegu osagai eta prozesu mailan.
Azaleko tratamenduak egiten ditugu (zilarreztatzea, eztainuztatzea, nikeleztatzea, desugertzea, galvanizatzea) eta ad-hoc bidalketa: kanban eta kit-ak.
Gure zerbitzuak
- CNC mekanizatu torneatua.
- CNC mekanizatu fresatua.
- Soldadura.
- Mekanizatu osagarriak.
- Azaleko tratamenduen kudeaketa.
- Zinta eta disko-zerrarekin ebaketa.
- Ur-zorrotada bidezko ebaketa.
- Laser bidezko ebaketa.
- Puntzonaketa.
- Estanpazioa.
- Tolestaketa.
- Kurbatzea.
BALIO SOZIAL ERANTSIA
Gure bezeroan lehiakortasuna hobetzen laguntzen dugu, garatzen ditugun konponbide eta zerbitzuen balio sozial erantsiaren bidez.
Deskargatu gure katalogoa
Enpresa eta administrazio publikoentzako dugun zerbitzu eskaintza aurkituko duzu.
Katalogoa deskargatuMALGUTASUNA
Zure balio-kate osorako konponbide espezifikoen bidez lagundu nahi dizugu, eskaintza malgua eta egokitua eginez.