Elektronika
Elektronika
MUNTAIA ELEKTRONIKOAK NEURRIRA EGITEN DITUGU
Zirkuitu elektronikoen inguruko aholkularitza, diseinua, produkzioa eta muntaketa.
Ekipamendu elektronikoen diseinua, produkzioa, muntaketa eta horren inguruko aholkularitza osoa emateko zerbitzua eskaintzen dugu. Serie ertain edo luzeen fabrikazioan eta prototipoetan esperientzia zabala dugu. Materialaren erosketa kudeatzeko aholkularitza emango dizugu.
Industria arloan kide izango gaituzu; malgutasuna eta produkzio-gaitasun handia dira gure ezaugarrietako batzuk. Osagai eta prozesuei dagokien trazabilitatea bermatzen dugu.
Gure instalazioek deskarga elektrostatikoen aurkako ESD araudia betetzen dute, baita IPC araudian oinarritutako kalitate-estandarrak ere.
Gure zerbitzuak
- Osagaiak eta prozesuaren trazabilitate integralaren sistema. PCBren laser-markaketa automatikoa QR kodearen bidez
- MSL armairuak (tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko)
- Estandarra baino neurri handiko dituzten plaka elektronikoak muntatzeko gaitasuna: XXL txartelen muntaketa (610 × 460 mm arte)
- Pick & Place (BGA’s, QFN’s, Fine pitch, 01005, etab.)
- Birgaldaketako labeak.
- Txartelen ikuskaritza taldeak (AOI 2D/3D, X izpiak, SPI)
- Uhin (OLA) bidezko soldadura, baita selektiboa ere.
- PTH eta press fit osagaiak muntatzea.
- Tropikalizatua.
- Ekipoetako txartel elektronikoen mihiztadura eta testatzea.
BALIO SOZIAL ERANTSIA
Gure bezeroan lehiakortasuna hobetzen laguntzen dugu, garatzen ditugun konponbide eta zerbitzuen balio sozial erantsiaren bidez.
Deskargatu gure katalogoa
Enpresa eta administrazio publikoentzako dugun zerbitzu eskaintza aurkituko duzu.
Katalogoa deskargatuMALGUTASUNA
Zure balio-kate osorako konponbide espezifikoen bidez lagundu nahi dizugu, eskaintza malgua eta egokitua eginez.