TALENTUA SUSTATZEA
duguna
% 100 GAI DIREN PROFESIONALENTZAKO LANERATZE-IBILBIDEA
Pertsona bakoitzaren potentzial eta gaitasunei erantzuteko ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen ditugu Lantegi Batuak-en.
Lanpostuak egokitu eta plan indibidualizatuak lantzeko metodologiak erabiltzen ditugu. Horretarako, Lantegi Batuak erakundeko diziplina anitzeko talde batek garapen profesionalean laguntzen dio pertsona bakoitzari.
ORIENTAZIOA
Pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua ematen zaio, lana lortu eta hori ahalik eta ondoen garatzen laguntzeko, bere helburuak definituz. Pertsona bakoitzaren talentu eta gaitasunen arabera lanposturik egokiena zein den aurkitzen saiatzen gara.
PRESTAKUNTZA
Gaitasunen eta garapen profesionalaren araberako prestakuntza egokitua garatzen dugu. Lanbide heziketa oinarrizkoa da desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.
OKUPAZIOA
Gaikuntza eta lanaren bidez, pertsonen laneratzea, gizarteratzea eta garapen pertsonala bideratzen ditugu. Horretarako, zerbitzu okupazionalean trebetasunak hobetu, autonomia garatu eta bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko tresnak eskaintzen ditugu.
ENPLEGUA
Desgaitasuna duten pertsonek beren gaitasun eta aurreikuspenen araberako postuetan lan egiten dute, sektore lehiakorretan, eremu malguetan, bai industria zentro eta zerbitzu ekipoetan, baita laguntza eta kudeaketa arlo guztietan ere.
EZAGUTU HAIEN ESPERIENTZIA
Gure taldeko kide diren pertsonen egunerokoa nolakoa den azalduko dizugu. Ezagutu beren esperientzia, eta nola murgildu ziren lan merkatuan.