Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Abr 07

Lantegi Batuak-eko adimen urritasuna duten 33 pertsona aitzindari dira profesionaltasun ziurtagiria eskuratzen

Lanbideko eta Enplegu eta Gizarte Politika saileko Zuzendaria den Adolfo Alustizak profesionaltasun ziurtagiria eman die adimen urritasuna duten 33 pertsonari, guztiak Lantegi Batuakeko kide. Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuko eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuko (IVAC-EEI) ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian.

Lantegi Batuak bertako langileei laguntzeko proiektu aitzindari batean murgildu zen 2014 urtean, horien gaitasunak lan-jardunarekin lotutako profesionaltasun ziurtagiriekin egiaztatzeko.

Adimen urritasuna duten 33 pertsona horiek (22 gizon eta 11 emakume), gaurkoan profesionaltasun ziurtagiri ofiziala jaso dutenak, Lantegi Batuaken Ingurumen Zerbitzuetan aritzen dira lanean. Garbiketa eta lorezaintzari dagozkion gaitasun profesional guztiak egiaztatu dituzte (abuztuaren 28ko 1378/09 Errege Dekretuak arautzen dituenak), hain zuzen ere, honako profesionaltasun ziurtagiriei lotutakoak:

• Azaleren eta altzarien garbiketa eraikin eta lokaletan (15 pertsona)

• Jarduera osagarriak haztegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetan (18 pertsona)

Urritasuna duten pertsonek Lantegi Batuaken babesa izan dute ziurtapen-prozesu osoan zehar eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Enplegu Sailen babesa ere jaso dute. Gainera, iniziatiba honek AukerAbility deritzon proiektu barne dago eta Europako Gizarte Funtsak Euskadiko 2014-2020ko Programa Operatiboaren bitartez % 50 kofinantzatzen du.

Ekimen aitzindaria da hau, adimen urritasuna duten lehenengo pertsonak izan baitira prozesu normalizatu batean gaitasun profesionalen ziurtagiria jasotzen.

Prozesuak motibazio handia eragin die langileei eta, batez ere, oso errefortzu positiboa izan da adimen urritasuna duten pertsonentzat. Hortaz, 2016ko deialdirako, Lantegi Batuakeko Ingurumen Zerbitzuetan diharduten beste 100 pertsona inguru ari dira profesionaltasun ziurtagiria jasotzeko prozesua prestatzen.

Pribatutasun politika Cookien politika