Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Sep 12

Lantegi Batuak-ek eta Deustuko Unibertsitateak urritasuna duten pertsonentzako III. beka deialdia bultzatu dute

Lantegi Batuak-ek eta Deustuko Unibertsitateak Urritasuna duten Ikasleentzako III. Beka Deialdia aurkeztu dute. Praktikak egiteko beka horiek ondoko helburuarekin sortu dira: Urritasuna duten Deustuko Unibertsitateko ikasle eta tituludunen lan aukerak areagotu eta bultzatzea.

Norentzat da

Hartzaileak urritasuna duten pertsonak dira; zehazki, 2012-2013 ikasturtean titulua lortu dutenentzat, unibertsitate horretan graduondoa egiten ari direnentzat, edota Ingeniaritza, Enpresa Zientziak, Psikologia eta Hezkuntza, Humanitateak eta Gizarte Zientzietako fakultateetan azken ikasturtea egiten ari direnentzat.

Zertan datza

Hautatuak izan diren pertsonek ordaindutako praktikak egingo dituzte 6 hilabetez (2014ko otsailaren 1etik uztailaren 31ra), Bizkaiko Lantegi Batuak-en 20 zentroetako batean. Horrela, beren lanbide-karrera egiteko bidea prestatu ahal izango dute.

Nola eman izena

Deustuko Unibertsitatearen Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuan jasoko dira eskaerak, 2013ko urriaren 1etik azaroaren 15era bitartean.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, Bizkaian urritasunen bat duten pertsonei lan-aukerak sortzeko xedea duena. Lan-erakunde honek 2.500 laguni baino gehiagori ematen die lana, bere 20 zentroetan eta zerbitzu-sare zabalean. Horietatik 2.300ek urritasunen bat dute. %70ek adimen-urritasuna dute; %25ek, urritasun fisikoa edo zentzumenekoa; eta gainerako %5ek, buruko nahasmendua.

Deustuko Unibertsitatearen Gizarte Ekintza eta Inklusiorako Zerbitzuak aukera-berdintasuna sustatzen du goi mailako hezkuntzan sartzeko eta unibertsitateko komunitate osoa bizitza akademikoan erabat integratzeko. Bilboko Campuseko Ikasbulegoaren barruan dago. Beka hauen edo zerbitzuaren inguruko informazio gehiagorako, jarri harremanetan arduradunarekin: Xiomara Martínez Accion Social – 944.139.351

Pribatutasun politika Cookien politika