Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Feb 17

HAU NIK EGIN DUT! blogak Bip Bip Fundazioaren saria jaso du, irabazi asmorik gabeko erakundeen arteko proiektu onena izateagatik

HAU NIK EGIN DUT! bloga (www.estolohehechoyo.org) Lantegi Batuak-eko pertsonek egin dute, Amasté-rekin batera, eta Bip Bip Fundazioaren saria jaso du, irabazi asmorik gabeko erakundeen arteko proiektu onena izateagatik. Sari hori Lantegi Batuak fundazioari eta Madrilgo Semilla Elkarteari eman zaie ex aequo.

HAU NIK EGIN DUT! herritarren kazetaritzaren eta erreportari ibiltarien ideiari buruzko proiektua da. Alfabetatze, espresio eta komunikazio mediatikoko programa bat da, Lantegi Batuak-eko langileak gaitzera bideratuta dagoena. Lehenengo pertsonan eta ahalik eta modurik autonomoenean adierazteko bide bat da haientzat, eta helburua komunikazioaren arloan (barnekoa eta kanpokoa) aukera berriak zabaltzea da, eta urritasuna duten pertsonek aukera berdinak izan ditzaten lanean aurrera egitea.

Bip Bip fundazioaren egitekoa zera da, talderik babesgabeenetako pertsonen gizarteratzea erraztea, informazioaren teknologien eta komunikazioen bidez, eta batez ere, irabazi asmorik gabeko erakundeei proiektu eta zerbitzuak eskainiz.

Bip Bip sariak urtero antolatzen dira eta GKEek eta arlo honetako enpresa eta erakundeek garatutako proiektuak saritzen dira.

Txema Francok jaso zuen saria, Lantegi Batuak-eko zuzendariak. Bestalde, Esther Alonsok, Etxebarriko tailerreko langile eta HAU NIK EGIN DUT! blogeko parte-hartzaileak, ohorezko saria eman zion David Ciercori, Informazioaren Gizartearen Garapenaren zuzendari nagusiari.

Pribatutasun politika Cookien politika