Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Mar 26

Urritasuna duten 8 lagunek garbiketa eta mantenu lanak burutzen dituzte Boluetako metro geltokian

Bilbo, 2007ko martxoaren 26a.- Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta urritasunen bat dutenentzako 87 enplegu sortu zituen iaz Bizkaian. Fundazio hori izan da, hain zuzen ere, Metro Bilbaok Boluetan duen geltokiaren garbiketa eta mantenu zerbitzuaren adjudikazio hartzailea.

Dagoeneko abian den zerbitzu horri esker, urritasunen bat duten 8 lagun lan munduan integratzea lortu da; beraien esku daude geltokiko eraikinaren instalazio guzti-guztien garbiketa zein mantenu lanak, trenbide patioak eta nasak barne.

Boluetakoarekin bi dira, honez gero, urritasuna duten pertsonei beraien zerbitzua eskaintzeko aukera ematen dien Metro Bilbaoko geltokiak. Izan ere, 2005. urteaz geroztik Lantegi Batuak-eko 14 lagun aritzen baitira Etxebarriko geltokiko garbiketa eta lorezaintza lanetan.

Beraz, urritasuna duten 22 pertsonez osaturiko lantaldearen eguneroko ondo egite eta gaitasunari esker, Metro Bilbaok Europako garbienetarikoa izaten jarraitzen du, zalantzarik gabe.

Lantegi Batuak-en egituran urritasuna duten 1.996 pertsona daude jadanik. Horietatik 775 lagunek okupazio zentroetan dihardute eta 1.221ek, berriz, enplegu zentro berezietan.

Lantegi Batuak 17 zentro ditu Bizkaian: Bilbon (3), Etxebarrin (2), Loiun (2), Zorrotzan, Basaurin, Derion, Sestaon, Zallan, Erandion, Markinan, Zornotzan, Gernikan eta Abadiñon. Horiei esker, industria sektoreko 400 bezero baino gehiagori ematen zaie zerbitzua, besteak beste, industria eta zerbitzu laguntzaileetan aritzen diren honako sektoreetako enpresei: mekanizatuak, elektronika edota muntaia, dokumentu kudeaketa, publizitatea edota digitalizazioa. Horrez gain, Lantegi Batuak Fundazioak bestelako kanpo-zerbitzuak ere baditu: lorezaintza, garbiketa, gasolindegi edota enklabeetako langileak, etab.

Pribatutasun politika Cookien politika