Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Nov 18

Innobasquek, Lantegi Batuak-rekin batera, urritasuna duten langileek Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketan biltzen ditu

Urritasuna duten langileek ere zeregin garrantzitsua dute Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handian, eta hori Lantegi Batuak-en eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren artean izenpetutako lankidetza-akordioari esker.

Hitzarmena Innobasqueko zuzendari nagusi den José María Villatek eta Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusi den Txema Franco Barrosok izenpetu dute; enpresa-talde honen helburua ezgaitutako pertsonak lan-munduan sartzea da.

Gaur izenpetutako akordioaren bidez Lantegi Batuak nahiz Innobasque gogotsu lan egitera konprometitzen dira, heziketaren eremutik betiere, ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handi hau bultzatu eta garatzeko.

Akordio honen helburua bi erakundeen artean lankidetza- eta koordinazio-esparrua ezartzea da, gerora ekintzak garatu ahal izateko Lantegi Batuak-en eta Innobasqueren artean: bai Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko handirako berrikuntza eta gizarte-mobilizazioa sustatzeko proiektuan, eta bai heziketa sustatze aldera baterako sustapen- eta komunikazio-jardueretan.

Akordio honek elkarren arteko jardunerako oinarriak ezartzen ditu; horiek zehaztu eta lankidetza-ildoak ezarriko dira, gero Jarduera Programa espezifikoak egingo direlarik.

Lantegi Batuak-en misio edo eginkizun nagusia da urritasuna duten pertsonentzat kalitatezko lan-aukerak sortzea, batez ere adimen-urritasuna duten Bizkaiko pertsonentzat, ahalik eta garapenik handiena izan dezaten. Lan-aukera horiek sortzeko, jarduera industrialak eta zerbitzuak sortu eta kudeatzen ditu. Horrela, pertsonek gizarteratu eta laneratzeko prozesu bat jarraitzen dute: hasi orientabide eta prestakuntzatik, enplegu-programa okupazional eta berezietatik pasatuz, ohiko enplegu arrunteraino.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da, oso dibertsifikatua, non 2.400 langile baino gehiago ari diren: horietako %60 industria arloko euskal enpresentzat, eta %40 zerbitzuen sektorean ari da.

Innobasque elkarte pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadin eremu guztietan berrikuntza koordinatu eta bultzatzeko sortua, espiritu ekintzailea eta sormena sustatuz. Agentziaren helburua Euskadiko ekonomia eta gizartearen bigarren eraldaketan lider izatea da, Euskadi erreferenteA izan dadin Europan berrikuntza-gaietan. Gaur egun 700 bazkide baino gehiago ditu Innobasquek.

Pribatutasun politika Cookien politika