Lantegi Batuakek bere Akademia Egokitua jarri du berriro martxan. Bertan, adimen-desgaitasuna duten 112 gizon eta emakume Bilboko Udalaren EPErako ari dira prestatzen. Izangaien profila Lantegi Batuak bere garapen profesionalean aurrera egiten laguntzen ari zaien eta enplegu publikoa lortu nahi duten erabiltzaileek, langileek edo enplegu-eskatzaileek osatzen dute. EPEk, Bilboko Udalak deitutako desgaitasuna duten pertsonentzako lehenengoa, mendekoen lanpostuak betetzeko lau plaza eskaintzen ditu. Deialdi honen hiru hautaprobetatik lehena martxoaren 25ean egitea aurreikusten da.
Oinarriak egiteko eta horrelako hautaketa-prozesu batera egokitzeko, Bilboko Udalak aholkularitza eskaini die hirugarren sektoreko erakunde nagusiei, besteak beste, Lantegi Batuak, FEVAS edo EHLABEri.
Lantegi Batuakek laguntza-baliabide berritzaileak, tresna digitalak, dinamika gamifikatuak eta metodologia inklusiboak garatu ditu bere akademia egokituan. Baliabide horiek hautagaiei eskura jartzen dizkie, eta edozein gailu mugikorren bidez eskura ditzakete. Tresna interaktiboa da, eta gai-zerrenda eta irakurketa errazean prestatutako ariketak biltzen ditu. Hori guztia osatzeko, Lantegi Batuak Mobile prestakuntza-plataforma erabiltzen da, jolasak, ariketak eta bestelako errefortzu-jarduerak egiteko aukera ematen duena.
Akademia egokituan trebatzen ari diren 112 pertsonetatik, 84k aurrez aurre jasotzen dute trebakuntza, arratsaldeko ordutegietan, Lantegi Batuakek Etxebarrin eta Sondikan dituen zentroetan. Gainerako 28ek prestakuntza bera jasotzen dute online formatuan, eta taldekako saio birtualetara ere joaten dira aldizka.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2018ko aurreko EPEn, adimen-desgaitasuna duten eta akademia egokituan trebatutako hiru pertsonak mendeko lanpostua lortu zuten BFAn, eta lan-poltsaren lagapenaren bidez, Bilboko Udalean.