Gizarte-balio integratua:

Etorkizuneko balioa.

Lantegi Batuak-en lan egiten dugu Bizkaiko lurraldean lan-aukera egokituak sortzeko lan egiten dugu. 3.100 pertsona baino gehiago gara, eta horietatik %82k desgaitasuna du.

Hau Ane da,

Lantegi Batuakeko kidea.

Lantegi Batuakek prestakuntza bat eskaini zion eta egokitutako lanpostu bat lortzen lagundu zion. Horrela, bere edozein kide bezain gaitua dago bere egitekoak burutzeko.

Hau Aneren familia da.

Bizitza aldatu egin zaie.

Bere lanari esker, autonomo eta independenteagoa da, eta bere familia lanean hasi ahal izan da berriz. Aneren lana oso onuragarria izan da berarentzat… baita bere senideentzat ere.

Hemen jaiotako balioa

eta guztion onurakoa dena.

Lantegi Batuakek Bizkaian egiten duen lanari esker, gure lurraldeak diru asko aurrezten du politika pasiboetan, hala nola kontribuziozkoak ez diren prestazioak edota osasun gastuan.

Balio horrek

aberastu egiten du gure enpresa-sarea.

Desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna bultzatzeko egiten ditugun industria- eta zerbitzu-jarduerei esker, aberastasuna sortzen dugu, gure bezeroen lehiakortasuna bultzatzen dugu, hurbiltasunari esker deslokalizazioa saihesten dugu eta balio erantsia ematen diegu gure hornitzaileei.

Bizkaia batzen

laguntzen duen ekonomia soziala.

Lantegi Batuakek eskualdeko enpresen kohesio soziala bideratzen du. Gainera, diru-sarrera iturri bat izateaz gain, garrantzia handiko eragin soziala ere badauka.

Lantegi Batuakek zuhaitza ureztatzen duenean,

honek askoz gehiago ematen du.

Gizarte-kontabilitateari esker, orain arte ekonomia tradizionalean ikusezinak ziren (pentsioetan, osasun gastuetan edo prestakuntza arloan aurreztea), eta gizartearen garapenean laguntzen duten balio batzuk neur daitezke.

Lantegi Batuakek 13,5€-ko ekarpena egiten dio gizarteari,

jasotako euro publiko bakoitzarengatik.

Lantegi Batuakek 13,5€-ko ekarpena egiten dio gizarteari, jasotako euro publiko bakoitzarengatik. Horrela, lurraldea kohesionatzen eta Bizkaiko enpresa eta gizarte sarea garatzen laguntzen du.

Gizarte-balio integratuak

aberastasuna sortzen du gure lurraldean.

UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitatearekin batera, Kontabilitate Soziala izeneko tresna bat landu da. Horri esker, lurraldearen ekarpena eurotan kuantifikatu da Gizarte-balio Integratua.
2023, 280M€ izan ziren.

Nola eragiten du Gizarte-balio Integratu honek gure inguruan?

GIZARTEA

Balio erantsia, soldatak eta bestelako zergak.

FAMILIAETARA

Aurrezpena zainketa ordu, mantenu edo mediku gastuetan. Are gehiago, ekonomia familiarrean diru-sarrerak handitu ziren.

LANGILEAK

Soldatak eta prestakuntza.

INDUSTRIA SAREARAKO

Gora jaso zituen erosketen eragina eta lehiakortasuna hobetzearen ondorioz.

ADMINISTRAZIOETARA

Aurrezpena kotizazio gabeko pentsio, osasun zerbitzu, enplegu sustapen edota prestakuntzan.