Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Abr 28

BBK Bilbao Good Hostelek 116 herrialdetako 40.000 turistari eman die ostatu bere lehen bost urteetan

  • Ostatu honen bidez, urritasuna duten 25 pertsonarentzako lanpostuak sortu dira eta turismo egokituaren arloan erreferente bilakatu da.
  • Ireki zenetikhainbat aitorpen jaso ditu, zerbitzuaren kalitateagatik eta gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Bilbo bisitatzen duten turistek ondoen baloratutako ostatuetako bat da.

BBKBilbaoGoodHostel ostatua urritasuna duten pertsonek kudeatzen dute, oso-osorik. Bosgarren urteurrena bete du eta dagoeneko erreferente bilakatu da turismo egokituaren arloan eta urritasuna duten pertsonen gizarteratze eta laneratze arloan.

Ostalaritzaren sektoreko proiektu hau, Lantegi Batuak erakundea kudeatzen du –azken hori irabazi asmorik gabeko erakundea da, urritasuna duten pertsonen laneratze eta gizarteratzea helburu dituena-. Bost urte bete berri ditu eta dagoeneko 37.658 bisitarik hartu dute ostatu bertan. Aitorpengarrantzitsuak jaso ditu, zerbitzuaren kalitateagatik eta gizarteari egiten dion ekarpenagatik. BBKBilbaoGoodHostel ostatu modernoa da, 104 pertsonarentzako lekua dauka eta Bolueta auzoan dago, Bilboko erdigunetik 5 minutura.

Zerbitzu ugari eskaintzen ditu, gazte, familia eta mota guztietako lagun-taldeen beharrizanak asetzera bideratuta, betiere prezio ekonomikoan. BBKBilbaoGoodHostelek 10.237 pertsona hartu zituen bosgarren urtean, orain arteko erregistrorik altuena, eta 2015ean lortutakoa baino ehuneko 22 handiagoa. Astea Santuan eta udako hilabeteetan egon zen jende gehien, batez ere BBKLive jaialdiarekin bat eginez. Data horietan bete-beteta egon zen ostatua.

Jatorriaren arabera, 2016an egondako bisitarien %38 atzerritarrak izan ziren, batez ere frantziarrak; %23koa izan zen azken horien portzentajea. Espainiako bidarien artean (%62), katalanak egon dira batez ere, %19ko portzentajearekin. Aipatzekoa da gero eta turista gehiago datozela talde antolatuetan. Urtean zehar, erreserben %60a talde horiei dagokie.

Urritasuna duten pertsonen enplegua eta prestakuntza

Martxan jarri zenetik, BBKBilbaoGoodHostel ostatuaren bidez 25 lanpostu sortu dira Bizkaian, urritasuna duten pertsonentzat. Kasu gehienetan, pertsona horiek ez zeukaten aurretiko esperientziarik ostalaritzan, eta Lantegi Batuak enpresak prestakuntza espezifikoa eman die arlo horretan.

Oztoporik gabeko turismoa

BBKBilbaoGoodHostel ostatuaren irizpideetako bat irisgarritasun unibertsala da. Mugigarritasun murriztua eta bestelako urritasunak dituzten pertsonentzako pentsatuta dago. Horregatik, hormetan eta lurrean braille eta erliebe altuko seinaleztapenak, argiztapena duten larrialdi-sistemak eta bestelako laguntza teknikoak ere badaude. Ireki zenetik, urritasuna duten 34 pertsona-taldek hartu dute ostatu aterpetxean.

Aitorpenak

2014an Repsol gidak Espainiako hamar aterpetxe onenen artean sailkatu zuen BBKBilbaoGoodHostel. Trivagoren izenean Top Hotel Saria jaso zuen Bizkaia eta Bilboko ostaturik onena izateagatik eta Hostelworld atariak aipamen berezia eskaini zion gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Era berean, erreserba plataforma handietan ondoen baloratzen den Bilboko alojamenduetako bat da, hala nola Trivago (85/100), TripAdvisor (4/5), Booking (8,3), Hostelclub (%94), Hostelworld (9,1), Expedia (4/5) edo Google Plus (4,2/5) plataformetan.
Bisitariek ondoen baloratutako aspektuak honakoak dira: langileen tratua, garbitasuna, instalazioen kalitatea eta eskainitako zerbitzuak.Beste ziurtagiri batzuen artean, BBKBilbaoGoodHostelaterpetxeak ISO9001 kalitate ziurtagiria berriztatu zuen 2016an.

Pribatutasun politika Cookien politika