Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Nov 22

Bilbok Eguberrirako ekimen solidarioa estreinatuko du Biok proiektuari esker. Ideia honek iraunkortasuna, diseinua eta izaera soziala batzen ditu

Diseinua eta iraunkortasuna, enpleguaren sorrera eta izaera soziala batera doaz Biok proiektuaren merkaturatzean. Honako ekimen solidario hau Bilbok estreinatuko du hurrengo gabonetan, hainbat erakunde eta instituzioren oniritziari esker.

Hala, Bilboko Udala, Lantegi Batuak eta Bilbao Centro ideia bultzatzen ari da. Horren helburua modako eta etxerako artikulu osagarriak ekoiztu eta merkaturatzea da. Horretarako, Udalaren kanpainetako publizitateko lonak berrerabili eta diseinu esklusiborako pieza bilakatuko dira.

Biok proiektua merkaturatzeko produktuak bost mota desberdinetako poltsa, diru-zorro, txanpon-zorro eta amantalak dira. Ideia honek bat egiten du “kultur berdea” delakoarekin eta ekoizpen nahiz merkataritza iraunkorrerako norabidean zuzenduta dago, desgaituentzako lanpostuak sortzea eta Bilbao-Bizkaiaren irudi turistikoa sustatzearen bitartez, horretarako merchandising desberdina erabilita.

Lan-kate solidarioa

Osagarriak egiteko, Biok proiektuak Bilbao sustatzeko kanpainetan Udalak erabilitako publizitateko lonak lehengaitzat erabiliko dira. Udalak proiektuari laga dizkio eta Lantegi Batuen Garaetxeko zentroan ekoiztuko dira. 12 laguneko ekipo batek produktuak ekoiztuko ditu –horietariko hamarrek adimen-desgaitasuna dute-. Halaber, Bilbao Centro elkartea salgai jartzeaz arduratuko da.

Horrela, lan-kate solidarioaren bidez, lehengaietan kosturik eduki barik, eta etekinak Bilboko merkataritzako jarduerak sustatzera zuzenduko dira, Bilbao Centroren kasuan, eta Lantegi Batuak erakundeari dagokionez, Bizkaiko desgaituak gizarteratzera eta enplegua sortzen duten proiektuak abian ipintzera.

Merkaturatzea eta saltokiak

Abenduaren 15ean 1.500 produktu inguru ipiniko dira salgai. Bilbao Centroren egoitzan, El Corte Ingleseko espazio solidario batean eta Zubiarte Merkataritza Zentroan horretarako beren beregi atondutako dendan, edo proiektuaren www.biokbilbao.com eskuratu ahalko dira. Bilbao Centro elkartearen kide diren saltokiek apurka-apurka bat egingo dute proiektuarekin. Eguberriaren ostean, diseinu berriak egingo dira, publizitateko lona berrien arabera.

Bilbao Centro irabazi asmorik gabeko erakundea da eta zerbitzuen sektoreko interesak babesten ditu Abandoko barrutian. Elkarteak era dinamikoan sustatu eta babesten du hiriko merkataritza eta “merkataritza solidarioaren” erreferentzia da. Bere jardueran alor sozialeko jarduera ugari daude, besteak beste, pottokien 50. urtemuga, UNICEFen alde egindakoa, edo desgaituen eta HIESak jotakoen aldeko kanpainak.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere xedea Bizkaiko desgaituentzako lan aukerak sortzea da. Erakunde honek bere 20 zentroetan eta zerbitzu-sare zabalean, 2.500 laguni baino gehiagori lana eskaintzen die. Horietarik 2.300ek desgaitasunen bat dauka (%70ak adimenekoa, %25ak fisikoa edo zentzumenezkoa, eta gainerako %5ak mentala). Lantegi Batuak erakundeak ia 30 urte bete ditu bere lanean eta, ekimenaz nahiz berrikuntzaz baliatuta, gizartea eraldatzeko tresna bilakatu da. Horrela, desgaituak erabat gizarteratzea lortu gura du, lanaren bitartez beren parte-hartzea sustatuz.

Pribatutasun politika Cookien politika