Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Dic 09

Lantegi Batuak-ek 500 lanpostu bideratu ditu desgaitasuna duten pertsonentzar, Bizkaiko enpresetan

Lantegi Batuak erakundearen Lagundutako Enplegurako Programak 25 urte bete ditu. Denbora horretan, desgaitasuna edota zailtasun bereziak dituzten 500 pertsona kontratatu dira Bizkaiko 220 enpresatan, enplegu egonkorraren aldeko apustua eginez.

Gaur egun, desgaitasuna duten 124 pertsona daude kontratatuta 88 enpresatan. Adimen-desgaitasuna duten pertsonak dira, batez ere. Egun indarrean dauden kontratuetatik, ehuneko 81 mugagabeak dira, ehuneko 14 sustapenerako kontratu egonkorrak dira, eta, gainerako ehuneko 5, aldi baterakoak.

Beste aspektu batzuen artean, Lantegi Batuak erakundearen Lagundutako Enplegurako Programaren barruan, enpresei aholkularitza orokorra ematen zaie desgaitasuna duten pertsonak kontratatzearen inguruan: araudia, legeria eta hobariak. Gainera, Administrazioaren laguntzak jasotzeko gestioetan laguntzen zaie. Era berean, lanpostu indibidualizatuen inbentario edo analisia eta hautaketa-prozesua egiten da, eta langilea bere lanpostura egokitzeko prestakuntza eta jarraipena ematen da. Programa sortu zenetik, Bizkaiko ia 16.000 enpresak jaso dute gure bisita edo aholkularitza.

Enplegu arruntera egokitzeko faseetan, adimen-desgaitasuna duten pertsona guztiek daukate Lantegi Batuak-eko prestatzaile baten laguntza. Laguntza hori maila batekoa edo bestekoa izango da kasu bakoitzaren beharrizanen arabera, eta aldenduz joango da apurka-apurka, jarraipen puntual bihurtu arte. Lagundutako enplegurako programa horrek La Caixa erakundearen Incorpora programaren lankidetza dauka eta LANBIDEK finantzatzen du, desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako lan arloko politika aktiboen barruan.

Indarreko legeria eta laguntzak

Indarreko legeriaren arabera, 50 langiletik gorako enpresetan lan-talde osoaren ehuneko 2a desgaitasuna duten pertsonak izan behar dira. Kanpo gera daitezke, salbuespen moduan, 2000ko urtarrilaren 14ko 27/2000 Errege Dekretuan jasotako neurri alternatiboren bat betetzen duten enpresak (2000ko urtarrilaren 26ko BOE, 22. zk.), hala nola merkataritza-kontratu bat edo kontratu zibil bat edukitzea enplegu zentro berezi batekin eta dohaintza edo babesletza ekintzak burutzea lan-jarduerara eta desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako jarduerak garatzeko.

Bestalde, enpresen ikuspuntutik garrantzia handia duen aspektu bat hauxe da: desgaitasuna duten pertsonak hartzen dituzten enpresentzako dauden diru-laguntzak.

Zentzu horretan, Gizarte Segurantzak, LANBIDEK eta Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ordainsari eskaintzen dizkiete enpresei, desgaitasuna duten langileak aldi baterako edo modu iraunkorrean kontratatzeagatik, kasu bakoitzaren arabera egokitutako kontratuen iraupen, ordainketa eta lanpostuaren ezaugarriekin.

2020ko egoera

Koronabirusa eta horren ondoriozko pandemia oztopo handia izaten ari da enpresentzat. Askok langileak kontratatzeko asmoak alde batera utzi edo murriztu behar izan dituzte, eta desgaitasuna duten pertsonen lan-aukeretan eragin negatiboa izan du horrek.

Enpresa asko itxita egon dira tarte batean; beste batzuek ez dute aukerarik inor kontratatzeko, ERTE egoeraren daude eta.

Bestalde, zabalik egon diren enpresetako askok aurrez aurreko bisitak oztopatzen dituzten neurri eta protokoloak eduki dituzte ezarrita. Hori dela eta, Lantegi Batuak-ek Lagundutako Enplegurako Programaren bidez izan dituen kontaktuak % 17 murriztu dira 2020an, eta aurrez aurreko bisitak % 50. Era berean, prospekzioa egiteko zailtasunak direla eta, hautaketa-prozesuak % 55 murriztu dira.

prospekzioa egiteko zailtasunak direla eta, hautaketa-prozesuak % 55 murriztu dira.

Testuinguru konplikatua da oraingoa. 2020an 21 kontratazio baino ez dira egin; % 86a zerbitzuen sektorekoak izan dira, % 10a administrazio edo hezkuntzakoak, eta gainerako % 4a industria sektorekoak.

  • Lantegi Batuak erakundearen Lagundutako Enplegurako programak honako erakundeen babesa dauka: Eusko Jaurlaritza, Lanbide, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Europako Gizarte Funtsa eta La Caixaren Incorpora programa.
  •  Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da eta desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzen ditu. Gorabidek, adimen-desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten duen Bizkaiko erakundeak, sortutakoa da.   Erakundeak 25 zentro dauzka eta zerbitzu sare zabala eskaintzen du Bizkaian. Zentro horietan, 3.000 pertsona baino gehiago aritzen dira, horietatik 2.700ek desgaitasunen bat dute. Bere ibilbidean zehar, erakundeak desgaitasuna duten 5.000 pertsona baino gehiagori lagundu die lana aurkitzen.
  • Lantegi Batuakek 1.000 bezerotik gora ditu industria arloko outsorcing eta facility services delakoetan. Kudeaketaren oinarriak pertsonengan zentratutako balioak, iraunkortasuna, berrikuntza, ekintzailetza eta bikaintasuna dira, bai bezeroenganako zerbitzuetan, baita pertsonei babesa emateko zerbitzuetan ere. Kalitate ziurtagiriak ditu, hala nola Kudeaketaren Bikaintasun arloko Urrezko A, ISO 9001 (kalitatea), UNE 19601 (Complience Penal), IATF 16949 (automozioa), ISO 45001 (segurtasuna eta laneko osasuna), ISO 14001 (ingurumen zerbitzuak), eta Aukera Berdintasuna (Emakunde), beste batzuen artean.

Pribatutasun politika Cookien politika