ETXEZ ETXEKO OTORDUAK
ETXEZ ETXEKO OTORDUAK
ETXEZ ETXEKO OTORDUETARAKO NEURRIRAKO ZERBITZUAK
Pertsona nagusientzako eta mendekotasuna duten pertsonentzako etxez etxeko otordu zerbitzuaren bidez, partikular, egoitza eta gizarte zerbitzuen beharrizanak estaltzen ditugu.
Egokitutako menu bakoitzaren egokitasuna bermatzen dugu, berotzeko prest dauden banakako errazioen bidez.
- Malgutasuna: Bazkaria, afaria edo biak aukera daitezke, egon solteetarako zein aste osoetarako.
- Erosotasuna: Errazio bakoitza errazio bakarreko ontzietan dago, hozkailuan gorde daitezke eta erraz erabiltzen dira.
- Segurtasuna: Elikadura, manipulazio zein higieneari dagokionez, segurtasun kontrol-zorrotzak aplikatzen dira jatekoaren lanketa prozesuan.
Gure zerbitzuan ahalik eta kalitate handiena lortzeko asmoz, dietista talde bat daukagu menuak diseinatu eta jarraipena egiteko. Pertsona nagusien elikadura beharrizanak bermatzeko nutrizio eta oreka aspektuak zaintzen dira, bereziki.
(DOAKO TELEFONOA)
MENU EGOKITUAK
Gure menuak pertsonen nutrizio-beharrizanetara egokitzen dira: Koipe eta gatz gutxi, elikagai xehatuak, eta abar.
Deskargatu gure katalogoa
Enpresa eta administrazio publikoentzako dugun zerbitzu eskaintza aurkituko duzu.
Katalogoa deskargatuHILEAN 6.000 MENUTIK GORA BANATZEN DITUGU BIZKAIAN
Pertsonen eta beren familien lasaitasuna eta autonomia dira gure xede nagusiak, atsedenerako denbora gehiago eduki eta sukaldeko arriskuak murrizteko.