HAU NIK EGIN DUT! Hori da Amasté-rekin elkarlanean 2008an martxan jarri genuen blogaren izena; adimen urritasuna duten Lantegi Batuetako lagunek garatutakoa da, eta saria jaso du, beste behin. Oraingo honetan, ONCE erakundeak ematen dituen Kazetaritzako 2008 Tiflos Sarierako bat jaso du.
Epaimahaiak azpimarratu zuenez, “HAU NIK EGIN DUT! bloga komunikaziorako baliabide bikaina da, eta kazetaritzako lana izan daiteke etorkizunari begira.
Blog horrekin batera, honako beste hauek jaso dute saria: “La Ventana” (SER), “Crónicas” (TVE) eta María Pilar Martínez Barca (El Heraldo de Aragón).
Sari-banaketa Madrilen egin zen atzo, ekainak 2, eta Zornotzako tailerreko Jesus Agirrek jaso zuen saria, proiektuan inplikatutako guztien izenean.
Tiflos Sari horrez gain, bestelakoak ere jaso ditu HAU NIK EGIN DUT blogak: Bip-Bip Fundazioaren Saria, eta Miradas (La2) saioaren saria, esaterako. Baita El Correo egunkariak Lantegi Batuen web orriari emandako saria ere.