INNOVALAN negozio-aukera berriak bilatzen dituen proiektua da, buruko gaixotasuna duten pertsonentzat enplegua sortzen duena, erantzun berritzaileen bitartez.
*Sustatzaileak: INNOVALAN Argia Fundazioa, Asociación Vizcaína de Familiares y Enfermos Psiquiátricos (AVIFES), Hogar Izarra eta Osakidetzaren Bizkaiko Buruko Osasunaren Sarea, Emaus eta Bizitegi Elkartea, Lantegi Batuak, Eragintza Fundazioa, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eta Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia.*
23.000 pertsonak dute Bizkaian buruko gaixotasunen bat, lan-munduan sartzea eragozten diena.
Gaur aurkeztu da Bizkaiko Zientzia eta Teknologiako Parkean Innovalan, buruko gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean ari diren eta haiek lan-munduan sartzea sustatzen duten elkarteen eta erakundeen baterako ekimen bat**. Innovalanen helburu bikoitz hori lortzeko enpresen lankidetza funtsezko faktore bezala ageri da.
Proiektu honen erakunde sustatzaileak alor desberdinetatik datoz. Esaterako, buruko gaixotasuna duten pertsonak artatzeko sektoretik Argia Fundazioa dago, Asociación Vizcaína de Familiares y Enfermos Psiquiátricos (AVIFES), Hogar Izarra, Osakidetzaren Bizkaiko Buruko Osasunaren Sarea. Emaus eta Bizitegi Elkartea lanaren barrutikoak dira esklusio-egoeran dauden pertsonekin. Ahalmen urritasun mota desberdinak dituzten pertsonentzako enpleguaren barrutitik Lantegi Batuak eta Eragintza Fundazioak parte hartzen dute. Enpresa-mundutik Bizkaiko Zientzia eta Teknologiako Parkea dator eta berrikuntzatik, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia.
Munduko biztanleriaren %25ek buruko gaixotasunen bat du bizitzan zehar, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) agertu duenez. Bizkaian bizi diren pertsonen %2k, 23.000 bat pertsonak dute gaur egun mota horretako gaixotasunen bat. Pertsona horiek estigmatizaturik bizi dira eta horrek oraindik zailagotu egiten die lan-merkaturako sarbidea, halako moldez non %5 eta 10 bitartean bakarrik baitute lana, eta haietatik %5ek bakarrik era erregularrean. Gainera, %44k baieztatzen du nolabaiteko lan-bereizkeriaren bat izan duela, eta horrek nabarmen zailtzen die Osasuna berreskuratzea, zenbait txostenetan jasotzen denez.
Innovalanen parte hartzen duten enpresek aukera dute beren lan-beharrak asetzeko eta kolektibo horren enplegagarritasun baxua murrizten aktiboki lankide izateko, bizi-kalitatea hobetzenlagunduz, ikuspegi berritzaile batetik eta Enpresa Erantzukizun Sozialaren (EES)gakoan. EESekiko sintonian, enpresek beren borondatez erabakitzen dute gizarte hobe bat lortzen laguntzea. Hartara, enpres-eredu berri bat sortzen ari dira, non ez duen soilik mozkinak haztearen printzipioak balio, baizik eta beste balio batzuk ere txertatzen diren, ingurumenarenak edo sozialak esaterako. Horregatik, proiektu hau sozialki berritzailea da enpleguaren helburua pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko bitarteko bezala planteatzen duten unetik.
Hartara, Innovalanek proiektu erkide bezala eratzen du bere burua, horrela buruko gaixotasuna duten pertsonentzako enplegua sortuko duten negozio-aukera berriak bilatuz, erantzun berritzaileen bitartez. Halaber, pertsona horien kontratazioa sustatzen du, enpresa-sektorea sentsibilizatuz eta hari laguntza emanez.
Innovalanek honako kontratazio-alorrak ditu: lorezaintza, dokumentuen kudeaketa, arropa-garbiketa, aldaira eta garraio-sektorea, hondakin-kudeaketa, birziklaia, zuzeneko salmenta, eraikin-garbiketa, banaketa, nekazaritza ekologikoa, mugikortasun-zerbitzuak, aparkalekuen kontrola eta haietarako sarrera.
Hemen: www.innovalan.eu daude eskura argibide gehiago proiektu honi buruz eta zer egin langileak kontratatzeko.