Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Oct 25

Lantegi Batuak-ek hondata abiarazi du, isilpeko dokumentazioa suntsitzeko ziurtagiridun zerbitzu berritzailea

Datuen Babeserako Lege Organikoa, lehiakidetasun desleiala edo industriako espioitza bezalako egitateak zerbitzu espezializatu honen eskaera sorrarazi dute enpresa eta herri erakundeetan; izan ere, alor hori Euskal Herrian orain arte oso era urrian estali da.

Lantegi Batuak-ek garapenerako gaitasun handia duen jarduera honen aldeko apustua egin dute, pertsona urrituentzat lan aukerak sortzeko bide egokia delako.

2007ko urriaren 25a– Lantegi Batuak Fundazioa Bizkaian pertsona urrituentzako lan aukerak sortzen diharduen irabazi asmorik gabeko fundazioa da eta isilpeko dokumentazioa suntsitzeko ziurtagiridun zerbitzu integrala abiarazi du, Hondata izenpean.

Datuak Babesteko Lege Organikoa, lehiakidetasun desleiala edo industriako espioitza bezalako fenomenoekin batera, enpresa eta herri erakundeetan sortzen duten dokumentazio konfidentziala edota sentikorra efikaziaz eta era ziurrean ezabatzeari buruz kontzientziatze handiagoa sorrarazten ari da.

Honako konponbidearekin, enpresei nahiz herri erakundeei neurriko zerbitzu profesionala eskaintzen zaie, honako hauek barne hartuz: dokumentazioa biltzea, segurtasun ontzikiak jasotzea zein jartzea, bai eta dokumentazioa garraiatzea, gordetzea eta ondoren ezabatzea ere, egiaztatutako prozesu batean eta kontrol zorrotzenaren menpean. Bezeroaren beharrizanen arabera, zerbitzua aldizkako edo jarraikakoa izan daiteke. Hondatak balio erantsi garbia dakar beste enpresa batzuen zerbitzu tradizionalarekin alderatuta; izan ere, beste horiek bilketa eta suntsipen masiboa baino ez dute eskaintzen.

Bestetik, Hondatak Lantegi Batuak-ek eskainitako beste zerbitzu batzuk osatzen ditu, hala nola, dokumentuak digitalizatzea, horrela ziklo osoa “giltza eskuan” moduan eskainiz: formato digitalera pasatzeko dokumentazioa paperean biltzetik, ziurtatutako ondorengo ezabaketa arte; beti ere, prozesuan goreneko kalitatea eta segurtasuna eskainiz.

Zerbitzu bi hauek abian jarri dira Lantegi Batuak Fundazioak sustatutako sozietate berri baten bitartez, KUDEAKETA ZERBITZUAK, SL hain zuzen ere. Horren ondorioz, 200.000 eurotik gorako inbertsioa egiteaz gain, pertsona urrituentzako 20 lanpostu sortu egin da.

Hondata proiektuaren merkatu zehatza beren jardueragatik isilpeko informazioa sortu dezaketen erakundeak, organismoak eta enpresak dira. Hori dela eta, euren dokumentuen tratamendu segurua eta egiaztatua jaso behar dute, ingurumenaren ikuspuntutik kudeaketa bidezko baten bermea gehitu behar zaielarik.

Gaur egun suntsitzen diren dokumentuen tipologiak honako alorrak barne hartzen ditu: dokumentazio administratiboa eta juridikoa, dokumentazio teknikoa, izapidetzak, argitalpenak eta sustapeneko materiala, dokumentazio sentikorra edo pertsonala, indarrean ez dauden artxibategi pasiboak edota historikoak, bestelako dokumentazioa, etab.

Urtean zehar, HONDATAk 58,7 tona dokumentazio suntsitu ditu isilpean, formato desberdinetan (papera, plastikoa eta euskarri magnetikoak

Hondataren zerbitzuak 8 urratsetan:

1) Zerbitzuaren analisia eta konfidentzialtasun kontratua sinatzea

2) Ontzikiaren gordailua bezeroaren instalakuntzetan

3) Ontzikiak biltzea eta ordeztea (edo birziklatu beharreko gordailuak biltzea)

4) Lantegi Batuen instalakuntzetan suntsitzeko prozesua

5) Sortutako hondakinen tratamendua-berziklatzea

6) Suntsitutakoa eta birziklatutakoa egiaztatzea

7) Intzidentziak kudeatzea

8) Aplikazio osagarriak

Pribatutasun politika Cookien politika