Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Dic 05

Lantegi Batuak-ek zentro berria inauguratu du Etxebarrin eta 19 dira dagoeneko Bizkaiko zarean

Garaetxeko tailer berrian packaging eta logistika arloko lanak eta mota askotako muntaketak egiten dira, eta adimen-urritasuna duten 69 pertsonak egiten dute lan

Lantegi Batuak liburua aurkeztu da “Lantegi Batuak, 25 urte Bizkaian lanean (1983-2008)”. Erakundearen iragan, orain eta etorkizunari buruzko liburua

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko fundazioa da. Bere helburua pertsona urrituentzako kalitatezko lan aukera sortzea da, batik bat adimen urritasuna dutenak. Bere lanarekin jarraituz, hirugarren tailerra inauguratu du Etxebarrin. Ekitaldian José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia egon zen, beste batzuen artean.

Zentro berriak 1.500 metro koadro baino gehiago ditu, eta packaging, manipulatuak eta mota askotako muntaketak lanak egiten dira. Adimen-urritasuna duten 69 pertsona ari dira lanean, gehienak Etxebarri, Basauri eta Bilbokoak. Zentro berri honen inbertsioa 1,8 milioi eurokoa izan da.

Lantegi Batuen 19 zentroak honako udalerrietan kokatuta daude: Bilbo (3), Etxebarri (3), Loiu (2), Sondika, Basauri, Sestao, Zalla, Erandio, Markina, Amorebieta, Gernika eta Abadiño. Horiei esker, industria sektoreko 1.000 bezero baino gehiagori ematen zaie zerbitzua, besteak beste: mekanizatuak, elektronika edota muntaia, dokumentu kudeaketa, publizitatea edota digitalizazioa. Horrez gain, zentroetatik kanpo, Lantegi Batuak Fundazioak honako kanpo zerbitzuak dauzka: lorezaintza, garbiketa, gasolindegiak, enklabeak eta abar.

Lantegi Batuen baitan, urritasuna duten 2.200 pertsona baino gehiagori ematen zaie lana. Kasuen %70ean urritasun fisiko eta zentzumenekoa eta gainerako %5ean nahaste mentala duten pertsonak dira. 2008an, erakundeak 20 lanpostu sortu ditu urritasuna duten pertsonentzat, 35 lanpostu berri Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzen diren zentro okupazionaletan, eta urritasuna duten 20 pertsona hasi dira enpresa arruntetan lanean.

Lantegi Batuen historiari buruzko liburua

“Lantegi Batuak, 25 urte Bizkaian lanean (1983-2008)” liburuak erakundearen historia biltzen du, xehetasun osoz, 80ko hamarkadaren hasieran sortu zenetik gaur egunera arte. 231 orrikoa da, eta dokumentazio grafiko interesgarria ere badauka.

Hala ere, 60ko eta 70eko hamarkadetan hasi zen historia eta ordutik hasten da kontakizuna. Sasoi hartan eman ziren lehenengo urratsak Bizkaian urritasuna zuten pertsonen normalkuntzan, egungo Gorabide elkarteari lotutako familia elkarteei esker. Elkarte horren errotik sortu zen Lantegi Batuak, lan babestuko ekimen guzti horien kudeaketa komertzial eta produktiboa zentralizatzeko helburuarekin.

Liburuan bestelako gai batzuk ere jorratzen dira: Lantegi Batuak Fundazio bihurtu zenekoa, gizartera zabaltzea, lan aukerak sortzeko beste ildo berriak egokitzea. Bizkaian duten egiteko sozial eta enpresarialari buruzko erronkak ere aztertzen dira.

Pribatutasun politika Cookien politika