Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Feb 01

Lantegi Batuak fundazioak 25 urte bete ditu

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko fundazioak 25 urte bete ditu. Bere helburua pertsona urrituentzako ahalik eta lan aukera normalizatuenak sortzea da, adimen urritasuna duten Bizkaitarrentzat, batik bat.

Oinarri sozialeko ekimen hau Gorabiden sortu zen, Adimen ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartean, hain zuzen ere. 1983an eratu, eta orduan zentralizatu zen, Bizkaia osoan, 70eko hamarkadaren amaieran funtzionatzen hasi ziren tailer okupazionalen kudeaketa komertzial eta produktiboa. Gaur egun, guraso eta senideen elkartasuna da Lantegi Batuen sustatzaile nagusia, oraindik ere. Gainera, erakundeen babesa daukagu, foru eta erkidego mailan nahiz estatu mailan. 80ko hamarkadan sortu ginenetik, Lantegi Batuak hor egon da sektore hauetan: azpikontratazioa, mekanizatuak, elektronika, automozioa eta muntaketa desberdinak. Bere egungo jardueraren %65 hartzen du industria alor horrek.

Aldi berean, eta pixkanakako dibertsifikazio prozesu baten bidez, erakundeak bere jarduera eremua zabaldu du azken hamarkadan, zerbitzuen sektorea ere barne hartuz (lorezaintza, garbiketa, pintura, marketing zuzena, digitalizazioa, gasolindegiak, vending, enklabeak eta abar). Gaur egun jardueraren %35a osatzen du.

1983an eratu zenetik, Lantegi Batuek 4.500 pertsona baino gehiagori lan aukerak eman dizkio. “Gaitasun handiko” langile horiei gehitu behar zaizkie Lantegi Batuetatik irten eta enpresa arruntetan lanean diharduten duten 100 lagunak. Adimen urritasuna dute eta laneko prestatzaile talde bat daukate atzean. Zifra horiek guztiek frogatu baino ez dute egiten urritasuna daukaten pertsonak, laguntza egokiarekin, gai direla, bai lanerako, bai gizarteari euren ekarpena egiteko.

2008an, Lantegi Batuak industria eta zerbitzu taldea da sendoa da. 1.000 enpresa eta erakunde ditu bezero gisa, eta urtean 60 milioi euroko negozio bolumena dauka. Erakundeak, bere 19 enplegu zentro eta zerbitzu sarearen bidez, 2.500 pertsona baino gehiagori ematen die lana. Horietatik 2.200ek urritasunen bat daukate. Kasuen %70ean adimen urritasuna da, %25ean urritasun fisiko eta zentzumenekoa, eta gainerako %5ean nahaste mentala dute pertsonak.

Lantegi Batuak erreferente bihurtu da 25 urte hauetan; ekonomia sozialeko tresna bat, eraldaketa sozialeko tresna bat. Ekimen eta berrikuntza sozialaz baliatzen da urritasuna duten pertsonak gizarteratzeko, lanaren bitarteko partaidetza soziala bultzatuz.

Pribatutasun politika Cookien politika