Lantegi Batuak da bere gardentasun-txostena aurkeztu duen lehenengo enplegu zerbitzu berezia. Bertan ematen da Fundazioari, antolakuntza eta barne-egiturari buruzko informazio xehatua, baita emaitza eta aurrekontuei buruzko informazioa ere.
Argitaratutako datuen artean honakoak daude: hainbat administrazio publikorekin sinatutako hitzarmenei buruzko informazioa, jasotako diru-laguntza eta bestelakoei buruzko informazioa eta ordainsariei buruzko kapitulu bat.
Txosten horrenargitalpena abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera egin da, gardentasun, informazio publiko eta gobernu onari buruzkoa (2013/12/10).
Txostenaren eduki osoa Lantegi Batuak-en webgunean ikus daiteke: www.lantegi.com
Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, Bizkaian urritasunen bat duten pertsonei lan-aukerak sortzeko xedea duena.Lan-erakunde honek 2.800 laguni baino gehiagori ematen die lana, bere 25 zentroetan eta zerbitzu-sare zabalean. Horietatik 2.500ek urritasunen bat dute.%63k adimen-urritasuna dute, %31k urritasun fisikoa edo zentzumenekoa, eta gainerako %6k, buruko nahasmendua.
Bere ibilbidean zehar, Lantegi Batuak-ek lan aukerak sortu ditu Bizkaian urritasuna duten 5.000 pertsona baino gehiagorentzat eta 250 pertsonari lagundu die beste enpresa batzuetan lana lortzen.
Lantegi Batuak-ek pertsonengan, iraunkortasunean eta bikaintasunaren bilaketan zentraturiko balioetan oinarritzen du bere kudeaketa, bai bezeroentzako zerbitzuetan, bai pertsonen arretan.Hainbat kalitate-ziurtagiri jaso ditu; esaterako, Kudeaketa Bikaintasunaren Zilarrezko Q, ISO 9000 (kalitatea), OSHAS 18000 (laneko segurtasuna eta osasuna), ISO 14000 (ingurumen arloko zerbitzuak), ISO TS 16949 (automozioa), eta Aukera Berdintasuna (Emakunde).