Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Mar 26

Lantegi Batuak iraunkortasunaren, hazkundearen eta dibertsifikazioaren alde

DATOZEN HIRU URTEETAN 130 LANPOSTU BERRI SORTUKO DITU BIZKAIAN URRITASUNA DUTEN PERTSONENTZAT

Lantegi Batuak, Bizkaian urritasuna duten pertsonen laneratzea sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundeak, 2015-2017 aldirako Plan Estrategiko berria aurkeztu du. Helburu nagusien artean honakoak ditu: lan-aukera berriak sortzea, lehiakortasuna hobetzea eta urritasuna duten pertsonen gizarte eta lan arloko garapena bultzatzea.

Lantegi Batuak-en aurreikuspena datozen hiru urteetan 130 lanpostu berri sortzea eta. Horretaz gain, orain arte bezala Bizkaiko zentroetan zerbitzu okupazionala garatzeko itxarote-zerrendarik ez egotea ere badauka helburutzat. Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartutako postu okupazionalen eskaerari erantzuteko gaitasuna badauka, beraz, eta hori erakundearen lorpen handi bat da, Bizkaikoa baita kasu bakarra estatu mailan.

Horrela izanik, eta 2017ra arteko aurreikuspenei gehituta 2012-2014 aldian sortutako enplegua (191 lanpostu), 6 urtetan –egoera ekonomikoa zaila izango dela jakinik- Lantegi Batuak-ek 321 lanpostu berri lortuko ditu Bizkaian urritasuna daukaten pertsonentzat.

Era berean, Lantegi Batuak-ek aurreikusi du hiru urtetan, 2017ra arte, 10 milioiko balioko inbertsioak egitea eta Bezeroentzako balio erantsiaren bolumena 85 milioi eurokoa izatea.

Emaitza horiek adierazgarriak dira baina Lantegi Batuak-en moduko erakundeek egiten duten balio-ekarpena ere aipatzekoa da. Izan ere, gizarte ekonomiako erakundeek sortutako onura gehigarriak zenbatezinak dira, zentzu hauetan: gizarte-kohesioa, komunitatearen lotura, gastu publikoaren eraginkortasuna, osasun sistema eta gizarte zerbitzuetan aurreztea, eta abar.

Horrela izanik, EHUk berriki egindako ikerketa batean Lantegi Batuak-ek Bizkaian sortutako ekarpen sozial eta ekonomikoak aztertu dira. Hainbat ondorio atera ziren eta horien artean, datu hauxe aipatuko dugu: erakundearen enplegu zentro berezietan inbertitutako euro publiko bakoitzeko, 6,35 euroko itzulkina jasotzen du gizarte osoak.

Martxan jarritako proiektu berriak

Lantegi Batuak-ek martxan jarritako azken proiektuen artean hauek nabarmendu behar ditugu: zerbitzuen arloan, Bilbon irekitako Diversity taberna eta Amorebieta-Etxanoko A-8 ondoko zerbitzugunea, Repsolekin lortutako akordio baten ondorioz. BBK Bilbao Good Hostel ostatua ere hor dago (Repsol gidak Estatuko 10 ostatu onenetakoen artean jaso duena), eta zerbitzu horien xedea urritasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzea da, ostalaritza eta turismoaren sektoreetan.

Prestakuntzari dagokionez, Vodafone Fundazioarekin batera garatutako on-line plataforma aipatu genezake, urritasuna duten pertsonei lana bilatzen laguntzeko tresna; edo urritasuna duten ikasleentzako beka berriak, EHU eta Deustuko Unibertsitatearekin batera irekitzen direnak.

Gizarte eta lan arlora aplikatutako berrikuntzari dagokionez, Lantegi Batuak proiektu bat lantzen ari da; adimen-urritasuna duten langileen zahartze aktiboa sustatzea du helburu, gizarte eta lan arloan. Esperientzia pilotu horren bidez, Lantegi Batuak-eko 5 zentrok eremu espezifikoak egokituko dituzte eta hainbat programa garatuko dituzte. 800 pertsona inguruk hartuko dute parte. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dauka eta 2015ean zehar burutuko da.

Bizkaiko zentroen sareari dagokionez, Lantegi Batuak-ek tailer berri bat ireki nahi du Sestaon. 2016an martxan jartzea aurreikusi da eta behin funtzionamendu osoan egonda, urritasuna duten 100 langiletik gora egongo dira lanean. Zentro berri hori egiteko 500.000 euroko diru-laguntza daukate, Bizkaiko Foru Aldundiak azpiegitura sozialen inbertsiorako emanda.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta bere xedea urritasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzea da. Gorabidek sortutakoa da (adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea).

Lan erakundeak 2.800 pertsona baino gehiagori ematen diete lana, Bizkaiko bere 25 zentroetan eta zerbitzu sare zabalean. Horietatik 2.500ek urritasunen bat dute. %63k adimen-urritasuna dute, %31k urritasun fisikoa edo zentzumenekoa, eta gainerako %6k, buruko nahasmendua.Bere ibilbidean zehar, Lantegi Batuak-ek lan aukerak sortu ditu Bizkaian urritasuna duten 5.000 pertsona baino gehiagorentzat eta 250 pertsonari lagundu die beste enpresa batzuetan lana lortzen.Lantegi Batuak-ek pertsonengan, iraunkortasunean eta bikaintasunaren bilaketan zentraturiko balioetan oinarritzen du bere kudeaketa, bai bezeroentzako zerbitzuetan, bai pertsonen arretan. Hainbat kalitate-ziurtagiri jaso ditu; esaterako, Kudeaketa Bikaintasunaren Zilarrezko Q, ISO 9000 (kalitatea), OSHAS 18000 (laneko segurtasuna eta osasuna), ISO 14000 (ingurumen arloko zerbitzuak), ISO TS 16949 (automozioa), eta Aukera Berdintasuna (Emakunde).

Pribatutasun politika Cookien politika