Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Mar 03

Lantegi Batuak-ek 2011ko ASCOBI saria jaso du

2011ko martxoaren 3a – Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkunak (Ascobi-Bieba) Lantegi Batuak-i eman dio 2011ko Ascobi Saria, “eraiki Bizkaia” kategorian. Sariketa honen seigarren edizioa izan da urtengoa, eta helburua zera da: “Bizkaiaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeen jarduna saritzea”.

Lantegi Batuak-ek beste sari batzuk ere jaso ditu orain dela gutxi. Horien artean, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, Euskalitek, emandako zilarrezko Q; gizarte ekonomia arloko “Txemi Cantera” saria, AENORen brontzea laneko osasun eta segurtasun arloan, eta Bizkaiko Merkataritza eta Enpresa arloko Tituludunen Elkargoak ematen duen urteroko saria.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bertan, urritasuna duten 2.300 pertsona baino gehiagok egiten dute lan. Horietatik %70ek adimen urritasuna dute, %25ek urritasun fisikoa edo zentzumenezkoa, eta %5ek buruko gaixotasunen bat.

Egoera ekonomiko larria bizi dugun arren, 2010ean, Lantegi Batuak-ek urritasuna duten pertsonen (lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituen kolektiboa da; langabezia-tasa %30etik gorakoa da Bizkaian) enpleguari eutsi zion, eta ez hori bakarrik, 78 lanpostu berri ere sortu zituen. Gainera, Lanerako programaren bitartez, urritasuna duten beste 12 pertsonari enpresa arruntetan lan egiteko aukera eman zien.

Enplegu-sorkuntza hori bi faktoreri esker izan da: industria arloa nolabait suspertzea, eta oso garrantzitsua izan dena: erakundeak burutu duen zerbitzuen sektorearen dibertsifikazioa. Gaur egun, azken hori jardueraren ehuneko 50 da. Horrela, krisi ekonomikoa eta enpleguaren suntsiketa orokorra izan arren, Lantegi Batuak gai izan da urritasuna duten pertsonentzako 420 lan-aukera berri sortzeko, azken 5 urteetan.

Pribatutasun politika Cookien politika