Emakumeek Lantegi Batuen %35 osatzen dute, eta erakunde horrek berdintasun plan bat dauka, prozesu garrantzitsuenetan genero-ikuspegia zeharka integratzen duena.
2001ko martxoaren 31 – Lantegi Batuek Emakundek ematen duen Gizonezko eta Emakumezkoen Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailearen bereizgarria jaso du gaur Gasteizen.
Berezigarri hori Emakunderen ekimenez sortu zuen Eusko Jaurlaritzak 1994an; horren helburua da gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa hartzen duten enpresei eta entitateei aitortza egitea, horrela, ekimen berriak sustatu ahal izateko lan eta gizarte arloan.
Gizonezko eta Emakumezkoen Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzaile izateko baldintzak hauek dira: batetik, gizon eta emakumeen egoerari buruzko diagnostikoa egitea enpresan, eta bestetik, helburu eta ekintza zehatz batzuk aurreikusten dituen ekintza plan positibo bat diseinatzea eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza plan horrek hainbat arlo hartzen ditu: langileen kontratazioa, promozioa eta prestakuntza; zuzendaritzako langileei prestakuntza ematea aukera berdintasunaren arloan; kontratazio, hautaketa eta prestakuntza prozesuak berrikustea, hartutako neurriak praktikan ikusten direla ziurtatzeko; familia-ardurak dituzten langileek lan-malgutasuna izatea; eta gizonezko eta emakumezkoen aukera berdintasunerako informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.
Lantegi Batuak Bizkaian
Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bertan, urritasuna duten 2.300 pertsona baino gehiagok egiten dute lan. Horietatik %70ek adimen urritasuna dute, %25ek urritasun fisikoa edo zentzumenezkoa, eta %5ek buruko gaixotasunen bat.
Emakumeek Lantegi Batuen %35 osatzen dute, eta erakunde horrek berdintasun plan bat dauka, prozesu garrantzitsuenetan genero-ikuspegia zeharka integratzen duena.
Lantegi Batuek lantegi.com 20 lantoki dituzte, Bizkaian zehar diharduten hainbat zerbitzu-brigada eta urritasuna duten pertsonak enpresa arruntetan txertatzeko programa bat lanerako.com.
Gaur egun, gizarte-ekonomiako enpresa honek sektore publikoko nahiz pribatuko 1.000 enpresa inguru ditu bere bezero-zorroan, eta hainbat jarduera egiten ditu industria-esternalizazioan eta zerbitzu osagarrietan, betiere dibertsifikazioan, berrikuntzan eta erantzukizunean oinarrituta, eta hainbat erakunde (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Udalak) eta gizarte-eragilerekin elkarlanean. Horrela, krisi ekonomikoa eta enplegu-suntsiketa orokorra izan arren, Lantegi Batuak gai izan da urritasuna duten pertsonentzako 420 lan-aukera berri sortzeko, azken 5 urteetan.
Lantegi Batuek pertsonengan, iraunkortasunean eta bikaintasunaren bilaketan zentraturiko balioetan oinarritzen du bere kudeaketa, bai bezeroentzako zerbitzuetan, bai pertsonen arretan. Hainbat kalitate-ziurtagiri jaso izan ditu; esaterako, Kudeaketa Bikaintasunaren Zilarrezko Q, ISO 9000 (kalitatea), OSHAS 18000 (laneko segurtasuna eta osasuna), ISO TS 16949 (automozioa), eta Aukera Berdintasuna (Emakunde).