Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
mayo 21

Lantegi Batuak-ek aenor eta fuci-ren onespena jaso du

2010eko maiatzaren 19a – Lantegi Batuak, Bizkaian urritasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen diharduen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak AENOR Brontzea lortu du laneko osasun eta segurtasunaren kategorian, Valentzian egin den Laneko Arriskuen Prebentziorako Nazioarteko VII Kongresuan.

Lantegi Batuak-ek OSHAS 18001 arauaren ziurtagiria dauka 2007tik; ziurtagiri horrek laneko osasun eta segurtasunaren prebentziorako kudeaketa-sistemen kalitatea bermatzen du. AENORek emandako ziurtagiri hori Lantegi Batuak-en tailerrei eta kanpo-zerbitzuei dagokie eta garrantzi berezia dauka era askotako jarduerak direlako eta lantokiak leku askotan sakabanatuta daudelako.

Bestalde, Mungia eta Bakioko udalerriek FUCIk (Erabiltzaile Kontsumitzaile Independenteen Federazioa) ematen duen “Bandera Berdea – Udalerri Arduratsua” saria jaso dute; horrela, aitortza publikoa egiten zaie ingurumen arloan kudeaketa bikaina egin duten estatuko udalei; sari horretan kategoria berezi bat daukate hondakin bilketak, garbiketak eta lorezaintzak. Bakion eta Mungian Lantegi Batuak-ek egiten du lorezaintza zerbitzua; izan ere, gure Ingurumen Zerbitzuek 200 bezero baino gehiago dituzte Bizkaian, eta horri esker, lan-aukerak sortu ahal izan dira urritasuna duten 300 pertsona baino gehiagorentzat.

Abagune larria bizi dugun arren, 2009an, Lantegi Batuek urritasuna duten pertsonen (lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituen kolektiboa da; langabezia-tasa %30etik gorakoa da Bizkaian) enpleguari eutsi ez ezik, 72 lanpostu berri sortu ditu.

Pribatutasun politika Cookien politika