Bizkaian urritasuna duten pertsonen laneratze eta gizarteratze osoa lortzeko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alde egiten duen erakunde honek hogeita hamar urte beteko ditu 2013an.
Gaur, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburua buru direla, Lantegi Batuak-en Etxebarriko instalazioak bisitatu ditu. Bi agintariek interesa agertu dute urritasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzen ari den erakunde honen jardueraz eta garatu dituen proiektuez; hain zuzen ere, 2013an hogeita hamar urte beteko dituelako.
Lantegi Batuak-ek Bizkaian 2.500 pertsona baino gehiagori ematen die lana, eta horietatik 2.300ek urritasunen bat dute. %70ek adimen-urritasuna dute, %25ek urritasun fisikoa edo zentzumenekoa, eta gainerako %5ek, buruko nahasmendua.
Hiru hamarkada hauetan, Lantegi Batuak eraldaketa sozialerako tresna bihurtu da, eta ekintzailetzaz eta berrikuntzaz baliatzen da urritasuna duten pertsonak gizarteratzeko, lanaren bitartez parte-hartze soziala bultzatuz.
Lantegi Batuak-ek pertsonengan, iraunkortasunean eta bikaintasunaren bilaketan zentraturiko balioetan oinarritzen du bere kudeaketa, bai bezeroentzako zerbitzuetan, bai pertsonen arretan. Hainbat Egiaztagiriak kalitate-ziurtagiri jaso ditu; esaterako, Kudeaketa Bikaintasunaren Zilarrezko Q, ISO 9000 (kalitatea), OSHAS 18000 (laneko segurtasuna eta osasuna), ISO TS 16949 (automozioa), eta Aukera Berdintasuna (Emakunde). <br> Lan-aukerak sortzeko ahaleginean, Lantegi Batuen zerbitzu-eskaintza zabalduz joan da urtetik urtera, Bizkaiko enpresa-sarea osatzen duten sektore ezberdinetara egokituta:
Industria Esternalizazioa: mekanizazioa, galdaragintza, soldadura, muntaketa elektrikoak, elektronika eta ekoizpen nahiz logistika zerbitzuen teknologiak garatuz, eta eskakizun handiko sektoreetara bideratuta: ekipamendu elektrikoak, automozioa, kontsumo handia, energia berriztagarriak edo etxetresna elektrikoak.
Zerbitzu osagarriak: ingurumen arloko zerbitzuak (lorezaintza eta garbiketa), hiri-altzarien mantentze-lana, logistika dedikatua (Enklabeak), vending, gasolindegien kudeaketa, autonomia pertsonalerako lagungarri teknikoen alokairua Web de Laguntek, adineko pertsonentzako etxez etxeko janari-zerbitzua Web de Etxejan, garden center (Lorelan) edo turismoa Web de BBK Bilbao Good Hostel.
Komunikazio banaketa eta dokumentuen kudeaketa: posta-operadore independente gisa esku hartuz zuzeneko marketin jardueretan (Gupost), inprimaketa, publizitate-banaketa eta geomarketina Web de Egunon, digitalizazioa eta dokumentuen kudeaketa Web de Dokudea eta dokumentuen suntsiketa konfidentziala (Hondata).