Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Abr 20

Lehendakariak Lantegi Batuak erakundeari bisita egin dio Sestaon, EHLABE elkarteari babesa erakusteko

Visita Lehendakari  Sestao Barri

Iñigo Urkullu Lehendakariak Lantegi Batuak erakundearen Sestao Barri zentroa bisitatu du gaur. Zirkuitu elektrikoen fabrikazioa, ekipamendu elektrikoetarako ondasunen mihiztatzea eta kableatuak egiten dira bertan. Energiaren sektoreko balio-kate osorako produktu eta konponbideak, sare adimentsuak, banaketa elektrikoa, sorkuntza –eolikoa eta fotovoltaikoa-, eta abar.

Bisitan zehar, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren babesa helarazi dio EHLABEri, desgaitasuna duten pertsonen laneratze eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea. Egiten duen lanaren garrantzia eta kudeaketa eredua goraipatu ditu, eta guretzat aitortza garrantzitsua da, Lantegi Batuak ere elkarte horretako kide baita.

Lehendakariaz gain, Enplegu eta Gizarte Politika arloko Sailburua, Beatriz Artolazabal, eta Marcos Muro (Enplegu eta Gazteria) eta Lide Amilibia (Gizarte Politikak) sailburuordeak eta Borja Belandia (Lanbideko Zuzendari Nagusia) izan dira.

Bertako ohiko jarduera zirkuitu elektrikoen fabrikazioa, ekipamendu elektrikoetarako ondasunen mihiztatzea eta kableatuak dira, baina Covid-19 birusaren ondoriozko krisia hasi zenetik, Sestao Berri zentroak bere jarduera apur bat eraldatu du eta babes-ekipamenduak ere fabrikatzen dituzte.

Horrela, Lantegi Batuak-en Sestao, Zalla, Abadiño eta Txibilako zentroek segurtasun handiko 10.000 maskara eta aurpegirako 10.000 babes egiten dituzte hilean. Oinarrizko produktuak dira, osasun arloko profesionalentzako eta oinarrizko beste zerbitzu batzuetarako beharrezkoak, hala nola egoitzak, garbiketa zerbitzuak eta zuzeneko arreta.

Pribatutasun politika Cookien politika