Prentsa

Aretoa

Ez baduzu behar duzun informazioa aurkitzen, komunikazio sailarekin kontaktuan jar zaitezke: 94 453 59 99 | comunicacion@lantegibatuak.eus
Abr 07
Lantegi Batuak fabrica mascarillas

Lantegi Batuak-ek lau zentrotako jarduera eraldatu du babes-ekipoen fabrikazioan laguntzeko

Covid-19 birusak eragindako krisia hasi zenetik, Lantegi Batuak erakundearen lau zentrotan jardueraren zati bat eraldatu da, gizartearen uneko beharrizanetara egokitzeko. Horrela izanik, segurtasun handiko 10.000 maskara eta 10.000 aurpegi-babes egiten ari dira astean. Produktu horiek funtsezkoak dira osasun langileentzat eta oinarrizko beste zerbitzu batzuentzat, hala nola egoitzak, garbiketa-lana eta zuzeneko...
irakurri →
Mar 05

2019an Lantegi Batuak erakundeak 127 lanpostu sortu zituen Bizkaian, desgaitasuna duten pertsonentzat

Erakundeak industria zentro berri bat ireki du Sestaon, eta dibertsifikazio, prestakuntza eta bezeroarenganako orientazioaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du, bere estrategiaren oinarri gisa. 2020ko otsailaren 27a - Lantegi Batuak enpresak 127 lan aukera berri sortu zituen pasa den urtean, Bizkaian, desgaitasuna duten pertsonentzat. Lanpostu horietako 55 enpresa arruntetakoak izan...
irakurri →
Dic 12

Lantegi Batuak-ek Urrezko A eskuratu du, Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko saria

Lantegi Batuak-ek Urrezko A eskuratu du –kudeaketa aurreratuaren urrezko saria–, zeinaren bidez kudeaketa-jardunbide aurreratuenak dauzkaten erakundeak aitortzen baitira. Haren bidez, errekonozimendua egiten zaie interes-taldeen, bezeroen, pertsonen, sektore publikoaren eta gizarte osoaren gogobetetze orekatua bilatzen duten enpresei. Euskalitek ematen du Urrezko A, eta Gasteizen izango da banaketa-ekitaldia, abenduaren 18an, Europa jauregian....
irakurri →
Oct 31

Lantegi Batuaken Balio Sozial Integratua 207 milioi eurokoa izan zen 2018 urtean

Erakundean inbertitutako euro publiko bakoitzeko, 13 euroko itzulkina sortzen da, Bizkaiko gizarte eta enpresa sarea garatuz eta lurralde osoa kohesionatuz. Lantegi Batuak enpresak Bizkaian egindako ekarpen ekonomiko eta soziala aztertzen duen eta balioa ematen dion eredu bat erabiltzen du. Gaur aurkeztu ditu horren emaitzak. Aurkezpen ekitaldian adimen-desgaitasuna duten erakundeko pertsonak...
irakurri →
Oct 16

Lantegi Batuak enpresak elektronikan espezializatutako beste zentro bat dauka, Sestaokoa

Desgaitasuna duten 100 pertsonarentzako lan aukerak sortuko ditu Ezkerraldean, eta elektronika arloko prestakuntza zentro profesionala ere izango du, BBK Sestao Elektronika. Lantegi Batuakek Sestaoko zentro berria inauguratu du gaur, Sestao Bai industrialdean. Batez ere, ekipamendu elektrikoen ondasunen mihiztadura, kableatua eta zirkuitu elektrikoen fabrikazioa izango dira egiteko nagusiak. Energia sektoreko balio-kate...
irakurri →