100%

Capaces

Oct 04

Innovalan, parte hartzen dugun ekimenaren aurkezpena

Joan den hilaren 30ean aurkeztu zen Zamudioko Teknologia Parkean Innovalan Inklusioa, buruko gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta gizarteratze eta laneratzea sustatzea helburu duena. Ekimen hori 10 erakunderen arteko ekimen bateratua da. Horien artean dago Lantegi Batuak eta beraren ‘Lanerako’ programa. Haren bidez lantzen dugu buruko gaixotasuna duten pertsonentzako arreta, gizartean baztertuta daudenekiko lana, urritasunak dituzten pertsonentzako enplegua, enpresa-alorra, eta berrikuntza.

Bizkaiko enpresa-, gizarte- eta laguntza-ehunaren ordezkaritza zabala bildu zuen Zamudioko Teknologia Parkeko entzunaretoak. Besteak beste, Innobasqueren, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkearen, Bizkaiko Buruko Osasun Zentroaren eta Avifesen ordezkariak izan ziren bertan. Era berean, Vidrala enpresako ordezkaritza ere izan zen, buruko gaixotasuna duten langilea kontratatuz izan zuen esperientzia kontatzeko, bai eta gaixotasun hori duen langile baten lekukotasuna ere.

Innovalanek hainbat eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: lorategiak, dokumentuen kudeaketa, arropa garbitzea, mudantza eta garraioak, hiri hondakin solidoen, tamaina handiko hondakinen eta ehunen kudeaketa, berreskurapena, berrerabilpena eta birziklatzea, salmenta zuzena, garbiketa, banaketa, nekazaritza ekologikoa, mugikortasun zerbitzuak (bizikletak), kontrola eta sarbide zuzena.

Ildo beretik, urritasunaren esparruan indarrean dagoen araudiari buruzko aholkularitza eta informazioa ere eskaintzen ditu, Lagundutako Enpleguak kontratu zuzenak egiten ditu; lan-guneak kudeatzen ditu azpikontratazioan; negozio-hobi berriak antzematen ditu; eta gizarte eta osasun alorreko jarraipen eta euskarriak egiten ditu.

Prentsa Oharra irakurri

www.innovalan.eu

Política de privacidad Política de cookies